Komunitate bezala ulertzen da herritarren taldea, hauek toki fisikoa konpartitzen dute eta bertan bizi dira, beraz ardura sozial, politiko eta ekonomiko berdinak izan ditzakete. Komunitate bitartekaritza gatazkak konpontzeko alternatiba bat da, helburu bezala pertsonen arteko elkarbizitza ona edukitzea da, komunitate barruan dauden herritarren artean batez ere. Guzti hau ondorengoaren bitartez ematen da: ardura printzioak, errealitatearen ulermena, boluntarietatea, parte-hartzea, kondifentzialtasuna, inpartzialtasuna eta kooperazioa.
Komunitate bitartekaritzak, ez du bakarrik aktiboak dauden gatazken ebazpena lantzen, baita ere hauen prebentzioan eta hiritarren parte-hartze eta elkarbizitza ideien sustapenean, komunitateen kooperatiboak bermatuz.
BITARTEKARITZAKO GATAZKA KOMUNITARIOAK
- Auzotasuna eta auzo elkarteak:
-
- Elkarbizitza
- Toki komunen erabilera desegokia.
- Zaratak, obrak, hondaketa, usainak.
- Maskoten inguruko arazoak.
-
- Adiskidetasuna eta elkarbizitza.
- Jarduera ekonomikoak.
- Asoziatiboak.
- Hezkuntzakoak.
- Erlazionalak.
- Osasunekoak: osasun instituzioetan gatazkak, osasun pertsonalaren artean edo gaixoekin lotuta ere.
- Elkarteetan: enpresetan gertatzen diren gatazkak, kirol arloan…
- Gizarte-bazterkeriaren ondorioz sortutako gatazkak.

AUZO ELKARTEAK
Auzokideen harremanetan sortzen diren gatazkak: elkarrekiko guneen arreta eza, elkarbizitza, hondaketak, zaratak, usainak, obrak…

ADISKIDETASUNA ETA ELKARBIZITZA
Adiskidetasun harremanetan sortzen diren gatazkak edo elkarbizitza konpartitzen dutenen artean.

TOKI PUBLIKOAK
Toki publikoen erabilerarekin sortzen diren gatazkak: enparantzak, kaleak, parkeak, ekipamendu munizipalak…

GIZATASUNA
Etxeabereak, hiri hornigarrien erabilera kaxkarra, garbiketak, etab.

OSASUN INSTITUZIOAK
Bertako gatazkak: osasun pertsonalen artean eta gaixo eta beraien familien artekoak.

ESKOLAKOAK
Ikasle eta irakasleen arteko elkarbizitzan sortu daitezkeen gatazkak.

ELKARTEAK
Gatazkak enpresetan, kirol arloan…

INTERKULTURALAK
Gizarte bazterkeriaren ondorioz sortutako gatazkak, desberdintasuna, kultura aniztasunaren inguruan sortutakoak…
KOMUNITATE BITARTEKARITZAREN ABANTAILAK
- Gatazkak konfidentzialtasunez lantzen dira.
- Informazio eta pertzepzio faltsuak zuzentzen dira.
- Jokabide laguntzaileen garapena handitzen dira.
- Hizketa eta komunikatzeko gaitasunak garatzera laguntzen du.
- Akordioen betetze handiagoa ekartzen du.
- Komunitate kideen arteko komunikazioa, ulermean eta enpatia hobetzen du, eta baita ere modu zuzen batean elkarbizitzan.
- Espazio neutral bat eskaintzen du hizketa baimentzeko.
- Gatazkan dauden alderdien elkarrekiko ezagutza errazten du baita interes eta ekarpen guztien egiazkotasuna.