Ahots&us-eko bitartekariek kode hau eratu dugu, bitartekaritzan esperientzia duten arabera eta bitartekarientzako Europar kondukta kodean jasotzen diren printzipioen inguruan ere.

1 – SARRERA

A – Definizioa
Bitartekaritza prozesu moldagarria da non hirugarren pertsona inpartzial batek komunikazioa eta negoziazioa errezten duen, pertsona honek baita ere gatazkan dauden alderdiei erabakitzeko askatasuna sustatzen die. Bitartekaritzak eskaintzen duena da: gune seguru bat arazoak definitu eta argitzeko, perspektiba desberdinal ulertu, interesak identifikatu, soluzio posibleak sortu eta ebaluatu, eta adostutako erabakietara heltzea.
B – Zabalera
Kodeak, bitartekaritzaren printzipioak eta bitartekariaren esku hartzean eragina duten irizpide basikoak jasotzen ditu, bitartekaritzako estiloetan sartu barik.

2 – BITARTEKARIAREN GAITASUNAK ETA ZERBITZUEN SUSTAPENA

A – Gaitasuna
Pertsona bitartekaria esku-hartuko du beharrezkoa den gaitasuna, ezagupena, formakuntza, esperientzia, ahalmena eta jokabidea duenean.

B – Pertsona bitartekariaren zerbitzuen sustapena
Bitartekariak beraien zerbitzuen publizitatea egin dezakete, modu profesionalean, zintzotasunez eta duintasunez.

3 – PERTSONA BITARTEKARIAREN ASKATASUNA
Pertsona bitartekaria presio eta manipulazio barik aritu behar da.

4 – ALDERDIEN AUTONOMIA ETA AUTODETERMINAZIOA

A – Autonomia
Pertsona bitartekariak, bitartekaritzaren prozesua gidatu behar du alderdien borondate autonomian eta beraien autoorganizatzeko gaitasunean oinarrituta.

B – Determinazio librea
Erabaki boluntarioa, ez behartua, modu librean eta informatuta bitartekaritzaren edozein puntu edo gaietan.

5 – INPARTZIALTASUNA

A – Inpartzialtasunaren definizioa
Bitartekaritza askatasun osoz jardutea eta lotura afektiborik gabe pertsona edo gaien inguruan. Alderdiak bersintasun osoz landuko ditugu, ez bata edo besteari laguntzeko asmoarekin.

B – Bitartekariaren esku-hartze inpartziala
Bitartekariaren esku-hartzea alderdien partaidetza bultzatu behar du, baldintza orekatuan eta determinazio librean oinarrituta.

6 – INTERESEN GATAZKAK ETA NEUTRALTASUNA

A – Pertsona bitartekariak interesen gatazkak sahiestu behar ditu.
B – Bitartekaritza hasita eta onartuta dagoenean, pertsona bitartekariak ikusten badu edozein egoera interesen gatazkaren bat sortzen dela prozesua ahal bezain laster bukatutzat eman beharko du.

7 – BITARTEKARITZA PROZESUAREN KALITATEA

A – Bitartekariak, bitartekaritzaren printzipioak eta ezaugarriak azalduko ditu, eta ez ditu promesak egindo edo bahikuntzarik emando bitartekaritzaren emaitzen inguruan.

B – Bitartekariak alderdien arteko komunikazio argia, errespetukoa eta eraginkorra sustatuko du.

C – Bitartekariak zaindu beharko du alderdiak izatea aholkularitza nahikoa determinazio librea izateko bitartekaritza prozesu osoan zehar eta erabaki informatuak hartzeko.

D – Bitartekariak akordioaren egonkortaduna zainduko du, hau argia, informatua eta adostutakoa izatea sustatuko du.

E – Bitartekariak bakarkako edo taldekako bilerak egin ditzake, kasuaren testuinguruaren arabera, eta teknika eta estrategiak erabiliz aurrera eramateko.

8 – KONFIDENTZIALTASUNA

Bitartekariak prozesu osoan zehar jasotako informazioa konfidentzialtasunean mantendu beharko du, kontrakoa adierazten badute alderdiak soilik.

9 – ORDAINSARIAK ETA BESTE KOSTU BATZUK

Bitartekariak prozesuan parte hartzen duten alderdiei tarifen inguruko informazio guztia emango die.

Abrir Chat
¿Tienes dudas?
Hola!
¿Cómo podemos ayudarte?