AHOTS & US

FAMILIA BITARTEKARITZA

Bitartekaritza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat gara, gatazkak konpontzen ditugu modu inpartzialean, giza harremanak alde batera utzi gabe.
about

“Bitartekaritza, prozesu judizialen alternatiba modernoa eta erreala da”

Familia gure bizitzako eredu printzipalen bat da, pertsonak bezala eraikitzen dugun identitatearen jatorria da, eta etengabe bilakatzen den instituzioa da. Bere estruktura, konposaketa, beharrizanak, interesak eta gatazkak eraldatzen dira.Bitartekaritza, gatazkak konpontzeko edota kudeatzeko tresna bezala, familia arloan sortzen diren gatazka egoera lantzen ditu modu eraginkorrean.Bitartekariak, inpartzialtasunez, alderdien arteko komunikazioa errazten arituko da, elkarrekiko konfidantza eta kolaborazioa sortuz, beraien arteko gertutasuna lortzeko eta erabaki egokiak lortzeko asmoarekin.

BITARTEKARITZAKO GATAZKA FAMILIARRAK

  • Banantze eta dibortzio prozesuak.
  • Dibortzio hitzarmen baten bidez etortzen diren desakordioak (adibidez: pertsioak, bisitak…).
  • Hitzarmen arauemaileko akordioak berregin edo berrantolatu.
  • Komunikazio intrafamiliar hondatuak (familian sortzen diren gatazkak gaizki-ulertuen ondorioz). 
  • Familia kideen arteko akordio prozesuetan sortzen diren gatazkak: gaixorik dauden pertsonen zainketa, pertsona nagusiak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak.
  • Bukatu gabeko emantzipazio prozesuan sortzen diren gatazkak; pertsona gazteetan gertatzen dena zeintzuk beraien gurasoen dependentzia luzatzen duten.
  • Oinordekotzaren ondorioz familia kideen artean sortzen diren gatazkak.
  • Enpresa familiarretan sortutako gatazkak.
  • Gatazka intergenerazionalak, batez ere guraso eta seme-alaben artean. 
  • Guraso eta aiton-amonen artean sortutako gatazkak, beraien loba-ilobekin harreman normalizatu bat izateko.

FAMILIA BITARTEKARITZAREN ABANTAILAK

  • Prozesu judizialarekin konparatuz, prozesu motzagoa, ekonomikoagoa eta kostu emozional txikiagoa duena. 
  • Konfidentziala da. 
  • Familia kide guztien artean komunikazio ireki bat mantentzen du.
  • Guraso eta familia harremanen normalizazioa eta babespena bultzatzen du.
  • Gizarte zerbitzuak arintzea ahalbideratzen du. 
  • Koparentalitatea bermatzen du.
  • Prozesu borrokarien murrizketari laguntzen dio. 
  • Akordioen betetzeak luzaroagoak dira. 
  • Alderdiak protagonistak dira. 
about
Abrir Chat
¿Tienes dudas?
Hola!
¿Cómo podemos ayudarte?