Ahots & US

Blog-a

Gure berriei buruz enteratu zaitez
IKUSI

BITARTEKARIAREN ZEREGINA

Bitartekaritza, gatazkak konpontzeko metodo bezala, printzipio batzuen arabera burutzen da, teknika multidisziplinarrak konbinatuz formazio berezia duen profesional baten arabera; honek ez du erabakitzen, ez ditu konponbideak inposatzen, prozesua errazten duen pertsona da, gatazkan dauden alderdiei komunikatzen laguntzen die eta gatazkan modu positibo batean kudeatzea ere.

Bitartekaritzaren profesionalak ez ditu alternatibak edota konponbideak proposatzen. Gatazkan dauden pertsonei laguntzen die arazoari alternatibak bilatzeko, hau da, alderdien arteko komunikazioa lantzeaz arduratzen da, giro atsegin bat sortuz, alderdiek etorkizuneko proposamenak proposatuz eta iraganeko egoerak bata besteari aurpegira bota gabe.

Bitartekaritzaren profesionalak bezalak beharrezkoa da gatazka desberdinen inguruan sortzen diren testuinguru soziala eta kulturala ezagutzea eta jabetza edukitzea, horrela errealitateak eskaintzen dituen ikuspuntu desberdinak ikusteko gaitasuna edukiko dugu eta testuoinguru egokian kokatzea ere. Bitartekaritza prozesu bat hasteko egokitasuna baloratu beharko da eta gaitasun egokiak izan behar ditugu ekintzak kokatzeko, horrela, alderdien hurbilketa hasiko bait da.

ENPATIA – Bestearen lekuan jartzea.

Zenbat aldiz entzun dugu bestearen oinetakoak jarri behar ditugula? Eguneroko esaldi honetatik enpatia hitza ateratzen da, zein hain desezaguna den pertsona askorentzat.

Enpatia, besteen beharrizanak, sentimenduak eta arazoak kontuan hartzearen gaitasuna da, beraien erantzun emozionalei modu zuzen batean emanez.

Enpatia, beste pertsonak sentitzen duena eta ulertzearen lana da. Bestearen lekuan jartzea, bere beharrizanak ezagutu eta ze faktore dauden bere sentimenduak ulertzeko. Ulertu behar dena da beste pertsonak sentitzen eta egiten duena.

Askotan gertatzen dena da sentimendu “negatiboekin” lotzen dugula (tristura, haserrea, desesperazioa, estutasuna, desengainua…), baina enpatiaren lana ere beste emozio guztiekin landu beharrekoa da, hau da, emozio “positiboekin” ere (poztasuna, zirrara, itxaropena, lasaitasuna…).

Ez da ahaztu behar garrantzitsua dela besteekin enpatia erabiltzea baina baita ere beharrezkoa da lan hori egitea norbere buruarekin. Hau da, zer nolako emozioak sentitzen ditugun identifikatzea eta gure eguneroko gertakizunekin lotzea.

Enpatia erabiltzeak suposatzen du gure emozioak eta bestearenak gestionatzea, eta ez badakigu hau egiten, zailtasunak izango ditugu besteekin ondo komunikatzeko; honek desakordioa eta borroka egoerak handitzen ditu.

Enpatia praktikatuz hurrengo abantailak izango ditugu:

  • Garrantzia duten pertsonak gehiago ezagutu eta hobeto ulertu.
  • Edozein motatako harreman iraunkorrak izan.
  • Autoestima hobetu.
  • Norbere kontzientzia sozialari mesede egiten dio.
  • Emozioen energiak gehiago eta hobeto disfrutatu.

 

“La gente olvida lo que dices, la gente olvida lo que haces, pero nunca olvida cómo le haces sentir”.

-Maya Angelou-

ELKARLANA BITARTEKARITZAN

Bitartekaritzako profesionalen elkarlana.

Elkarlaneko bitartekaritza horrela definitu dezakegu: bi bitartekarien arteko esku-hartze koordinatua bitartekaritza prozesu batean.

Jakinda bitartekaritza egotea teknikak erabiltzea eta metodologia bat jarraitzeaz a parte, prozesua kasu konkretu bakoitzera egokitu behar da eta inoiz ez alderantziz.

Bitartekaritza ez da bilakatu behar metodologia enkistatu behar. Bere aplikazioarekin bilatu nahi dena da gatazkan dauden pertsonei aukera eman gatazka hori beste modu batean moldeatzea, epaitegietako ereduak baino askoz leunagoa.

Beraz, Ahots&us-etik elkarlaneko bitartekaritza tresna eta teknika bezala ikusten dugu, gure modua delako bitartekaritza lana egiteko eta horrela gatazkak kudeatzeko.

 

Elkarlaneko bitartekaritzak ekartzen dituen abantailak:

  • Bitartekaritza prozesua aberasten du: taldeko lana denez, profesionalak elkarren osagarri dira, beraien funtzioak eta esperientzia banatzen dute, eta gaitasun, estrategia eta errekurtsoen aukera zabalagoak sortzen dira.
  • Erreferentzia positiboko ereduak aurkezten dira: inplikatuta dauden alderdi guztientzat baliagarriak, bitartekarien konfidantza eta legitimazioa handiagoa bilakatuz.
  • Intentsitate altuko gatazkak modu eraginkorragoan lantzea ahalbideratzen du: bere larritasuna dela eta, prozesuan parte hartzen duten parte-hartzaile kopuruaren arabera, perspektiba handiagoa emanez eta lan kolaborazioko proposamenak eskainiz.
  • Ikasketa: etengabeko praktikaren bidez eta bitartekaritza taldearen ezagutzaren bitartez etengabeko formakuntza ematen da.

 

 

ELKARLANEKO BITARTEKARITZA EZ DA PROFESIONALEN BATUKETA, BERAIEN ARTEKO ELKARLANA BAIZIK, PROZESU ETA ALDERDIEN MESEDERAKO”.

EMOZIOAK

Emozio bat, organismoak arrisku, mehatxu edo desoreka duenean aktibatzen den prozesua da, egoera kontrolatzeko  martxan jartzen diren errekurtsoak. Beraz, emozioak ustekabeko gertaeren aurrean modu azkar batean erantzuteko mekanismoak dira zeintzuk modu automatikoan funtzionatzen duten, jarduteko bultzadak dira.

Pertsona bakoitzak emozio bat modu partikularrean esperimentatzen du, aurreko esperientzien arabera, bere ikasketak eta egoera zehatzaren arabera ere. Emozio batzuk esperientzia zuzenaren arabera ikasten dira, beldurra eta haserrea bezala, baina gehienetan gure inguruko pertsonei begiratuz ikasten dira.

Emozioak gizakienak dira. Positibo edo negatiboak bezala sailkatzen dira, ongizatean ematen diren ondorioen arabera baina denak bizitzako funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte.

Emozio guztiak baliodunak dira. Beharrezkoa da barruan gelditzen diren emozio negatiboak adieraztea, arazo larriagoak sahiesteko.

 

 

Zeintzuk dira  oinarrizko emozioak?

  • Beldurra: mehatxu edo arrisku baten (erreala edo ez) aurrerapen bat da. Antsietatea, zalantza egoera edota ziurtasun falta ekartzen du. Beldurra, arrisku batetik apartatzeko balio du eta kontuz jarduteko.
  • Harridura: ikara, harritasuna, nahastea. Oso iragankorra da eta hurbilpen kognitibo bat ahalbideratzen digu zer gertatzen ari den jakiteko. Harridurak, orientatzen laguntzen digu, jakiteko zer egin egoera berri baten aurrean.
  • Gorrotoa: Atsekabea edo nazka aurrean daukagunarekin. Onarpen eza ematen digu eta normalean urruntzen gara.
  • Amorrua: gauzak ez direnean gu nahi dugun bezala ateratzen edo beste pertsona edo gauza baten ondorioz mehatxatuta sentitzen garenean. Modu desegoki baten bidez azaltzen bada, adaptatzeko arriskuak agertu daitezke.
  • Alaitasuna: ongizate eta segurtasun sentsazioa sentitzen dugunean desio bat lortu dugulako edota ilusio bat bete dugulako. Berriz errepikatzeko nahia sortzen digu, hau da, ongi senti arazi digun egoera bat errepikatu nahi dugu.
  • Tristura: pena, bakardadea, ezkortasuna gauza garrantzitsu bat galtzen dugunean edo desengainu bat daukagunean. Tristuraren funtzioa laguntza eskatzearena da. Reintegrazio pertsonal berri batera joatea motibatzen gaitu.

 

Nola ikasi dezakegu gure emozioak kontrolatzen?

  1. Emozioen pertzepzioa, ebaluazioa eta adierazpena. Pertsonek daukaten emozioak identifikatzeko gaitasun gradua, baita honek ekartzen duen sentsazio eta egoera fisiologikoak eta kognitiboak. Gainera, sentimenduak eta beharrizanak modu egokian adierazteko gaitasunarekin lotura dauka, modu egokian eta behar den momentuan adierazteko.
  2. Asimilazio edo erraztasun emozionala. Sentimenduak kontuan hartzeko gaitasuna, erabakiak hartzeko prozesua egiten dugunean. Emozioak gure pentsamendua modelatzeko eta hobetzeko balio dute, informazio zehatz batera zuzentzeko gure atentzioa. Perspektibaren aldaketa errazten dute eta ikuspen berrien hausnarketa ere.
  3. Emozioen ulermena eta analisia. Emozioak etiketatu eta ezagutu ze mailatan kokatzen diren sentimenduak. Era berean, kausak ezagutzeko balio digu eta gure ekintzen etorkizuneko ondorioak ere.
  4. Erregulazio emozionala: Dakizkigun emozioen erregulazioa. Sentimenduei irekita egotea ekartzen du, positiboak eta negatiboak. Gainera, emozioak erregulatzeko gaitasuna ematen digu, negatiboak moderatuz eta positiboak intensifikatuz komunikatzen den informazioa exageratu barik ezta erreprimitu barik.

ZER DA BITARTEKARITZA

Bitartekaritzaren definizio bakarra eta osoa ematea oso zaila da, alde batetik definizio anitz existitzen direlako, eta bestetik hainbat arlotan landu daitekeelako. Gainera, etengabe mugitzen den eta bizirik dagoen prozesua da.

Bitartekaritza, gatazkak konpontzeko metodo alternatiboa da, hirugarren pertsona neutral (ez ditu akordioak formulatu ezta proposatu) eta inpartzial batez gidatuta -bitartekaria-. Honek, bi alderdi edo gehiagori laguntzen dio gatazka bat konpontzera, kudeatzera eta galaraztera. Bertan, pertsona inplikatuak gatazkaren konponbidea bilatzen dutenak izan behar dira.

Bitartekaritza, giza harremanak ulertzeko modu bat da, baina baita ere justizia egiteko modu parte-hartzaileagoa da, gatazkan dauden alderdiak prozesuaren protagonistak direlako.

Bitartekaritza prozesu boluntario eta konfidentziala da, prozedura baten bidez lantzen dena, moldagarria da (formatu desberdinak onartzen ditu: abokatuen presentzia ala ez, saio pribatuak, baterako saioak…), tramitazio errezekoa, merkea (bitartekaritzarekin tramitazio judizialak ekartzen duen luzapena eta gastuak sahiesten dira) eta denboran luzatzen ez da (azkarra da zergatik saio kopuru gutxitan alderdiek beraien interesetara moldatzen den akordio batera heldu daitezkeelako).

ZER DA GATAZKA II

Gatazkaren inguruko ikuspegi oso negatiboa daukagu, kulturalki betidanik izan dugun ikuspegia da. Gatazkan dauden pertsonekin hitz egiten dugunean, ematen diren arrazoiak honako hauek dira: “inbidia daukate…”, “zoratuta daude…”, “ez dakit zertaz ari diren hitz egiten…”.

Askotan, ez gara konturatzen gure modua desberdintasuna kudeatzeko borrokatzearena dela. Norbait zerbait esaten badu gure pentsamenduekin bat ez badator, esaten duguna da: “bai horixe!…”, “zu ez zaude ondo!”, “honek zer pentsatzen du…”.

Momentu horretan hainbat sistema aplikatzen ditugu arrazoia edukitzearekin. Inoiz ez gara bestearen egoeran jartzen, normalean bestearen kontra joatea da gure jarrera.

Gatazka egoera bat da, eszenatoki bat edo gehiago, positibo edp negatiboak izan daitezkeenak, metodo eta nola aurre egiten diogunaren arabera.

Gatazkak konpontzeko lanean, gatazkak hainbat funtzio eta balore positibo dituelarik abiatzen gara:

  • Gatazka aldaketa pertsonal eta sozialaren motorra da.
  • Komunikazioaren interesa, jakin-nahia eta beharrizana suspertzen du.
  • Harreman hobeagoak eta iraunkorragoak eratzea laguntzen du.
  • Bakarkako eta taldeko identitateak eraikitzea laguntzen du.
  • Gai garrantzitsuen inguruan komunikazio irekia errazten du.

Baina, noski, gatazkak ere ibilbide hondagarriak izan ditzake, tentsio egoeretara eramanez. Esan ditzakegu, gatazkaren ikuspegi negatiboa ahuldura emozionalarekin harremana daukala, gatazkak berak eragiten dutenak.

ZER DA GATAZKA

Hasi gaitezen gure blog-arekin, gatazkaren definizio txiki batekin, baina oso argia eta erreza ulertzekoa.

Gatazka, egoera bat da, eszenatoki batekin edo gehiago, positiboak edo negatiboak izan daitezke bi baldintzen arabera: nola aurrez aurre egiten diogun gatazka egoerari eta zein metodo erabiltzen ditugu horretarako; negatiboz ulertzen badugu, metodoa menpekotasuna izango da. Gatazka aukera bezala begiratuz, zein bide lantzeko aukera ikusi ditzakegu eta aukera paregabeak eskainiko dizkigu.

Hau izango da gure lana bitartekari bezala. Elementu positibo bat, aukera anitzeko elementu batera bilakatzea.

Abrir Chat
¿Tienes dudas?
Hola!
¿Cómo podemos ayudarte?